miércoles, 30 de noviembre de 2011

Egunerokoa

Atzoko eguna eta gaurkoa teknografiarako musika aurkitu eta egokitzeari eskeini dizkiogu. Atzo kanta asko entzun ondoren gure lanerako egokiena iruditu zitzaigun kantarekin jo genuen. Gaur kanta horrekin aritu gara lanean hasieran motelago jarriaz eta bukaeran azkarrago. Gainera, agian kanta luzatu behar izango dugula pentsatu dugunez, horri buruz ere aritu gara hitz egiten, 2minutu eta 30 segundukoa baita, eta agian motz samar geratzen zaigu jarri nahi ditugun diapositibentzat.
Gaur gainera, lana asko aurreratu dugu ostiraleko klaserako ahal izan dugun gutxiena utziaz (klasean egotea beharrezko zaigulako); jarriko ditugun irudien ordena finkatu dugu eta honekin sortu genuen istorioa osatu dugu.
Esan beharra daukagu zirriborroan genituen eszenak aldatu egin behar izan ditugula, lanerako argazkiak aukeratzerakoan honetara derrigortuak ikusi baikara planteatutako hiru galderei erantzun nahi bagenien: Zein izan da IKTn inguruan izan duzuen esperientzia orain arte?; Une honetan, zer dakigu egiten tresna hauekin?Geletan zer erabiltzeko gai ikusten duzue zuen burua?; Zer beharko genuke ikasi oraindik digital alorrean irakasle konpetenteak izateko?
Eta hau izan da bi egun hauetan egin dugun lana!

martes, 29 de noviembre de 2011

Teknografiari dagokion egunkaria (Astelehena-25)



     Asteleheneko IKT-ko klasea teknografiako lana egiteko erabili genuen. Lana agindu zitzaigunetik eta berau egiteko pautak jaso genituenetik, eginda geneukan ideia bat eta honen nondik norakoa nahiko argi geneukan, baina praktiketatik bueltan ideiak freskatzen hasi eta beste hobeago bat burutatu zaigunez guztia aldatzea pentsatu dugu, orain aukeratutakoa egokiagoa izango dela pentsatuz. Astelehen honetan beraz, lanari ekin genion, gidoia eta eszenak finkatu eta deskribatu genituelarik.

     Behin oinarrizko eszenak zeintzuk ziren jakinda, burutzen ari garen lana originala eta oso gurea izatea nahi dugunez, erabiliko ditugun argazki gehienak guk geuk ateratzea erabaki dugu. 

     Klasea bukatzeko, zirriborroa blogean zintzilikatu eta argazkiak nolakoak izango ziren zehaztu genuen, hurrengo egunerako lana prest utziaz.


    Egunkariko hurrengo sarreran izango duzue gure berri!!Hurren arte!!

lunes, 28 de noviembre de 2011

Teknografia egiteko zirriborroa (prozesuan)

TEKNOGRAFIA

                  1.Teknografia ekoizteko erabilitako osagaiak:

·         Gidoia

Guk egingo dugun teknografiaren bitartez, IKT-ek dakartzaten aldaketak erakutsi nahi ditugu, lehengo, oraingo eta etorkizuneko esperientzia eta jakintzak kontuan hartuz.

Horretarako, istorio moduko bat sortu dugu, non guk ateratako argazkien, musikaren eta abarren bitartez, gure bizitzako une desberdinetan IKT-en inguruan izan ditugun jakintza etapa desberdinak azalduko diren.

Hasteko, hasieran hauen inguruko ezagupenik ez genuela islatuko dugu, gure  ikasketa garaian ez baitziren gehiegi erabiltzen. Gero, gaur egun tresna hauei buruz dakigunarekin eta irakasgai honetan ikasten ari garenarekin, zein gauza egiteko gai garen azalduko dugu. Eta azkenik, orain gauden puntutik etorkizunean irakasle konpetente izateko IKT-en inguruan zer ikasi beharko genukeen aztertuko dugu.


·         Eszenak

Lan honetan X eszena erabiliko ditugu, lehenago aipatutakoa adierazteko. Jarraian eszena bakoitza deskribatuko dugu:

-      1.eszena: GARAI ZAHARRAK: Bertan, guk bizitako irakasteko modu “zaharra” agertuko da, hau da, IKT gutxi erabilitakoa edo zenbait kasutan, gabekoa. Hau azaltzeko, IKT-rik erabiltzen ez den ikasgela bat irudikatuko dugu (klarionen arbela, haurrak ordenagailu gabe, eta abar).

-      2.eszena: GURE GAUR EGUNGO EGOERA: Eszena honetan,  IKT-ak daudela konturatzen garen unea erakutsiko dugu, ikasgelan ikusi (baina ez erabili) ditugun hainbat elementu digital azalduko direlarik.

-      3.eszena: GURE GAUR EGUNGO EGOERA: Hemen, aurreko eszenan erakutsi ditugun elementu digital batzuei gaur egun ematen diegun erabilera erreflexatu  dugu.

-      4.eszena: KONTZIENTZIAZIOA: Bertan, irakasle batek IKT-ei dagokienez izan behar duen aldaketa (kontzientziazioa) islatuko dugu.

-      5.eszena: ETORKIZUNERAKO: Hemen, irakasle batek IKT-ei dagokien berrikuntzei buruz izan behar duen ikaste prozesu etengabea azalduko dugu ( IKT berrien erabilera, kurtsoetara joanez, liburuetan irakurriz etab. Ikasiz).

-      6.eszena: ETORKIZUNERAKO: Azken eszena honetan, irakasleak ikasi duen hori bere haurrekin ikasgelan nola erabiltzen duen ikusiko da, eta baita ikasleei IKT-ekiko nola kontzientziatzen dien. 


ESPERIENTZIA BERRI BATEN OSTEAN...







Ikastetxeko esperientzia eta bereziki, haurrak pena handiz utzi ondoren, berriro ere hemen gara, unibertsitatean, hemendik lauhilekoa bukatu arte geratzen zaizkigun lan guztiei aurre egiteko indar berrituta!

ANIMO GUZTIOI!!