martes, 13 de diciembre de 2011

Modulo

Iragarkiaren proiektuko azken txanpan gaude. Batzuk estreinaldirako prest eta beste batzuk azken orduko detailetxoekin, baina guztiok azken emaitza ikusteko irrikitan.

Animo guztioi!!!

lunes, 5 de diciembre de 2011

Aurrera goaz!




Atzo, igandea, asko kostatu zitzaigun arren, teknografia bukatu genuen eta musikarekin genituen zailtasunak amaitu ziren, lanari musika jarri baikenion.

Gaurko klasean bi gauza nagusi egin ditugu: gure gelakideen teknografiak ikusi, aztertu eta gurearekin alderatu eta gure txostena aldatu. Gelan sartu orduko besteen teknografiak ikusi ditugu ea nola zeuden egindak eta esan dugun bezala, gurearekin alderatu ditugu: musikaren aldetik, argazki kopuruaren aldetik, testuaren aldetik etab. Ondoren, txostena aldatu dugu, eta, azkenean bukatu egin dugu.

domingo, 4 de diciembre de 2011

Teknografia: IKT-en garai desberdinak

IKT teknografia on PhotoPeach

Egunerokoa

IKT-ko ostiraleko egunean Teknografiaren lanari amaiera ematea adostu genuen. Hasteko, blogean zintzilikatuta genuen teknografiaren gidoiari buruzko zirriborroari heldu eta hainbat gauza berridatzi genituen idatzitako lanari azken forma emanez. Jarraitzeko, teknografiaren filmari ekin genion. Hau egiteak denbora gutxiago emango zigula uste genuen baina idatzizko eszena batzuekin eta musikarekin zailtasunak izan genituen eta IKT-ko ordua amaituta ere han gelditu behar izan ginen lana bukatzen.  Azkenean, eszena horiekin genuen arazoa konpondu genuen, baina musika eszenekin batera programan sartzerakoan, programak ez zigun utzi eta honela bukatu behar izan genuen ostiraleko lana. Horregatik, espero dugu astelehenean IKT-ko klasean irakaslearen laguntzarekin igotzea eta guztiok teknografiaz gozatzea.

viernes, 2 de diciembre de 2011

Teknografia ekoizteko erabilitako osagaiak

TEKNOGRAFIA TXOSTENA

1.Teknografia ekoizteko erabilitako osagaiak:


• Gidoia

Guk egingo dugun teknografiaren bitartez, IKT-ek dakartzaten aldaketak erakutsi nahi ditugu, lehengo, oraingo eta etorkizuneko esperientzia eta jakintzak kontuan hartuz.

Horretarako, istorio moduko bat sortu dugu, non internetetik ateratako argazkien, musikaren eta abarren bitartez, gure bizitzako une desberdinetan IKT-en inguruan izan ditugun jakintza etapa desberdinak azalduko diren.

Hasteko, hasieran hauen inguruko ezagupenik ez genuela islatuko dugu, gure ikasketa garaian ez baitziren gehiegi erabiltzen. Gero, gaur egun tresna hauei buruz dakigunarekin eta irakasgai honetan ikasten ari garenarekin, zein gauza egiteko gai garen azalduko dugu. Eta azkenik, orain gauden puntutik etorkizunean irakasle konpetente izateko IKT-en inguruan zer ikasi beharko genukeen aztertuko dugu.


• Eszenak

Lan honetan 7 eszena erabiliko ditugu, lehenago aipatutakoa adierazteko. Jarraian eszena bakoitza deskribatuko dugu:

- 1.eszena: GARAI ZAHARRAK: Bertan, guk bizitako irakasteko modu “zaharra” agertuko da, hau da, IKT gutxi erabilitakoa edo zenbait kasutan, gabekoa. Hau azaltzeko, IKT-rik erabiltzen ez den ikasgela bat irudikatuko dugu (klarionen arbela, haurrak ordenagailu gabe, eta abar).


- 2.eszena: IKT-EN PRESENTZIA: Eszena honetan, gure gaur egungo geletan ikusi baina erabiltzen ez ditugun hainbat oinarrizko elementu digital azalduko dira, hala nola, ordenagailua edota telebista.


- 3.eszena: TEKNOLOGIAREN GARAPENA: Hemen, teknologia garatzen den heinean ikasgelan zein elementu agertzen diren azalduko dugu.


- 4.eszena: IRAKASLEAK IKASLE: Bertan, irakaslearen kontzientziazioa (IKT-en inguruan egin behar diren aldeketen inguruan) islatuko dugu eta, horretarako, irakasle batek IKT-ei dagokien berrikuntzei buruz izan behar duen ikaste prozesu etengabea azalduko dugu (IKT berrien erabilera, kurtsoetara joanez, liburuetan irakurriz eta abar ikasiz).


- 6.eszena: EZAGUTZAK TRANSMITITU: Amaitzen joateko, irakasleak ikasi duen hori bere haurrekin ikasgelan nola erabiltzen duen ikusiko da, eta baita ikasleak IKT-ekiko nola kontzientziatzen dituen ere.

- 7. Eszena: ETENGABEKO BERRIKUNTZA: Azken eszena honetan islatuko duguna etengabeko berrikuntza izango da, hau da, elementu eta programa berriak sortzen ari diren heinean, irakasleok ere hauen inguruko ikaskuntza jaso behar dugula.

• Baliabide digitalak

Teknografia hau egiteko baliabide digitalak asko izan ez diren arren, hainbat programa erabili ditugu. Oinarrizkoena “Photopeach” izan da, honekin egin baitugu lanaren bizkar hezurra. Honetaz gain, youtube ere erabili dugu behar genituen hainbat elementu lortzeko (musika, argazkiak…). Azkenik argazkiak muntatzeko garaian, paint programa ere erabili dugu, argazkien collage bat egiteko.

Hasiera batean gure ideia argazkiak guk ateratzea zen arren, hauek egiten saiatu ginenean arazoak izan genituenez, internetetik atera behar izan ditugu azkenean.

Aukeratutako argazki sorta, oso anitza da, baina guztiek gauza bat dute amankomunean: IKT en garapenarekin nolabaiteko erlazioa dute.


• Musika

Gure teknografiarentzat egokia iruditu zaigun abestia aukeratzeko asko entzun behar izan ditugun arren, azkenean honakoa iruditu zaigu egokiena:

"In The Jungle Hippo and Dog"
http://www.youtube.com/watch?v=AyWC1_ShTHk

Kantaren luzera teknografiaren berdina ez zenez, programa berezi baten bidez, argazki sorta bukatzean musika ere bukatu zedin, bolumena jaitsi diogu pixkanaka.

Abestia jartzeko orduan arazoak izan ditugu, eta hasiera batean teknografia entregatu zitekeen azken egunerako utzi behar izango genuela pentsatu genuen, irakasleak lagun ziezagun. Baina azkenean asteburuan etxean egitea lortu dugu, eta beraz azken eguna baino lehenago igo dugu.


Gure teknografia gustatzea espero dugu!