IKT-ko ostiraleko egunean Teknografiaren lanari amaiera ematea adostu genuen. Hasteko, blogean zintzilikatuta genuen teknografiaren gidoiari buruzko zirriborroari heldu eta hainbat gauza berridatzi genituen idatzitako lanari azken forma emanez. Jarraitzeko, teknografiaren filmari ekin genion. Hau egiteak denbora gutxiago emango zigula uste genuen baina idatzizko eszena batzuekin eta musikarekin zailtasunak izan genituen eta IKT-ko ordua amaituta ere han gelditu behar izan ginen lana bukatzen. Azkenean, eszena horiekin genuen arazoa konpondu genuen, baina musika eszenekin batera programan sartzerakoan, programak ez zigun utzi eta honela bukatu behar izan genuen ostiraleko lana. Horregatik, espero dugu astelehenean IKT-ko klasean irakaslearen laguntzarekin igotzea eta guztiok teknografiaz gozatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario