Lehen hezkuntzako irakasleak izango garen aldetik eta kontuan izanda gure etorkizuneko betebeharrak haurrei zenbait eduki transmititzean datzala, guk ere betiko edukiez gain, gaur egungo teknologia berrien inguruan ere gaitasun batzuk barneratu beharko genituzke, haurren aurrean jartzeko unea iristen zaigunean guk dakiguna beraiei helarazteko.
Ikasgai honi dagozkion gaitasun konkretuekin hasi aurretik, garrantzitsua iruditzen zaigu guk, hau da, irakasle izango garenok, teknologia berrien erabilera egokien eta desegokien berri izatea, hau gure ikasleei transmititzeko.
Gaiarekin jarraituz, gaitasunei dagokienez hiru talde nagusitan banatuko genituzke. Batetik alde teknikoa deituko geniokeena ikusten dugu. Talde honetan teknologia berriei buruzko informazio orokor bat izatea (ordenagailuen atalak, bakoitzaren funtzioak zein diren jakitea,etab), hainbat programen erabilera ezagutzea (oinarrizkoak direnak eurentzako: word, power point... eta ez hain oinarrizkoak direnak: excel, photoshop...).
Bestetik, hain teknikoa ez den beste alde bat lantzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, informazioarena alegia. Informazio hau bilatzeko modua egokia izatea ezinbestekoa da, aurkitzen dugun informazio hori, bai guretzat eta bai etorkizunean gure ikasle izango direnentzat baliagarria izan dadin. Esan beharra dago "baliagarri" esaten dugunean, ez gaudela beste informazioak gutxiesten, baizik eta guk momentu horretan konkretuki behar dugun informazioa aurkitzen jakin behar dugula modu kritiko eta selektibo batean.
Azkenik, arlo honek komunikaziorako beta ere eskaintzen digu, baina ongi ezagutu behar ditugula uste dugu; honetarako baliabide asko existitzen diren arren, batzuk beste batzuk baino egokiagoak baitira. Ezagutu eta modu seguru batean erabiltzen jakin beharko genituzkeen baliabideetako batzuk hauek iruditzen zaizkigu: posta elektronikoa, sare sozialak, foroak, blogak, etab.
Modu orokor batean honela laburbilduko genituzke gure ustez lortu beharko genituzkeen gaitasunak.
Alvaro Bengoa, Lucia Aranzabal eta Ainara Alvarez

No hay comentarios:
Publicar un comentario